GSEF2018_foto grupo_Banca para Empresas

GSEF: Gizarte Ekonomiaren eta pertsonen garrantzia

Ekonomia soziala

17 urria, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

GSEFek, Gizarte Ekonomiaren Munduko Foroak, Bilbo gizarte-ekonomiaren hiri protagonista bilakatu du aurten. Hiru egunetan zehar, enpresek, elkarteek eta Administrazioak beren esperientzien, eskaeren, ametsen eta arrakasta-kasuen berri eman diote munduari.

Hiru egunetan egindako osoko bilkuretan, mundu osoko 1.500 pertsona baino gehiagok hartu dute parte, eta tailerrak eta bisita teknikoak ere egin dira. Horietan guztietan, MONDRAGONek, eta beste era batera izan ezin zitekeenez, LABORAL Kutxak modu aktiboan hartu dute parte. Azken finean, kreditu-kooperatiben arteko finantzaketa eta lankidetza gizarte-ekonomiaren instrumentu nagusietariko bat dira.

Foroan izan ziren 30 hiritik gorako alkateak eta ordezkariak, Seul, Bilbo, Bartzelona eta Madrilgoak barne, eta gizarte-ekonomiak langabezia murriztea eta ingurumena errespetatzea bezalako erronkei aurre egiteko duen gaitasunaz aritu ziren, pertsonak jardueren “erdian” jarriaz.

Izan ere, gizarte-ekonomian, parte-hartzaile guztiak zerbaitetan ados egon badira, pertsona erdian aurkitzen da, lehen postuan, krisi ekonomikoak egon arren.

Eta Euskadi adibide historikoa da, Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok, eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak, Iñigo Urkulluk, nabarmendu zuten moduan. Euskadin kooperatiba-mugimenduak protagonismo handia du, krisiari hobeto erantzun baitio, kalitate handiagoko enpleguarekin (%80a finkoa da) eta emakumearen presentzia handiagoarekin.

Bestalde, Mondragon Korporazioko lehendakari Iñigo Ucinek ere kooperatiben eta Administrazioaren arteko lankidetzaren aldeko apustua egn du, eta “Gizarte Ekonomiak lehiakorra izan behar duela defendatu du, pertsonekiko konpromisoari euste aldera”.

Foroaren hiru egunetan egindako tailerretan, LABORAL Kutxak hainbat gauzatan parte hartu du:

–           OSOKO BILKURA. Funtsak eta bestelako erremintak sortzea erakundeak sortzeko eta horiei eusteko. LABORAL Kutxako enpresen negozio-garapeneko zuzendariak, Oscar Mugerzak, Europako Inbertsioen Funtsarekin batera, finantzaketaren gaineko kasu arrakastatsuaren berri eman zuen.

–         OSOKO BILKURA. Garapen iraunkor eta inklusiborako bidean Gizarte Ekonomiatik. LABORAL Kutxako lehendakariak, Txomin Garciak, eta Kreditu Kooperatiben Batasun Nazionaleko lehendakariordeak aurrezki kutxen eta gizarte-ekonomiaren balioa nabarmendu zuten finantzaketan.

–           BISITA TEKNIKOAK. LABORAL Kutxatik, Oscar Mugerzak parte hartu zuen finantza-ibilbidean, bulegoak eta finantzaketa-metodoak erakutsiaz.

Hurrengo hitzordua 2020. urtean izango da, Mexiko hirian! Ordura arte, gure oroitzapeneko argazkia uzten dizuegu.

Hemen duzu ekitaldiaren momentu hoberenen laburpen bat:

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*