Drones_Banca para Empresas

Ezagutu enpresa-mundurako dronek eskaintzen dituzten 7 erabilera

Ekonomia soziala

19 urria, 2015 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Drona urruneko kontrolarekin gidaturiko aireontzi bat da. Tresnari kamera bat edo GPS aztarnariak gehi litzaizkiokeenez, gauza askotarako erabil daiteke. Oraingoz, ordea, Europako legedia oso zorrotza da dronaren erabileraren inguruan.

Hala ere, Aire Segurtasuneko Estatu Agentzia (AESA) arau berri bat prestatzen ari da, eta, horren arabera, dronak hiri-eremuetan airean erabili ahal izango dira. Era horretan, enpresa-munduan zuhurra eta lehiakortasuna baino azkarragoa  izan behar denez, hona hemen dronek helburu ezberdinetarako dituzten zazpi erabilera:

1- Paketeen banaketa: leihoan dron bat agertzen ikustea ez da dagoeneko zientzia-fikzioa Errusian pizza bat enkargatu baduzu edo Txinan edo AEBetan edozein eskaera egin baduzu. Ez zaitez harritu Amazonen hurrena egiten duzun erosketa dron baten bidez iristen bazaizu, gure herrialdean hori 2016 arte gertatuko ez bada ere.

2- Krisi humanitarioetan laguntzea: dronek Fukushimako erreaktore nuklearraren irudiak hartu zituzten zer-nolako egoeran aurkitzen zen jakiteko; baita, Nepalen gertatutako lurrikararen irudiak ere. Lurrikararen ondorioz, zona batzuk isolatuta geratu ziren, eta ezin zen jakin bizirik ateratakorik bazegoen eta izatekotan zer-nolako baldintzetan geratu ziren. Dronak leku hartara iritsi ziren, eta zona katastrofikoetako egoeraren irudiak erakutsi zituzten. Aurrean adierazi bezala, objektuak garraiatzeko aukera izateak laguntza humanitarioa emateko aukera ere eskaintzen du.

3- Pertsonak aurkitzea: mendian ez galtzeko aplikazio ezberdinak badaude, baina bateria agortzen bazaizu edo estaldurarik ez baduzu eta bidea bilatzen ez baduzu, dronek bizitza salba diezazukete. Dronak estaldurarik gabeko telefono mugikorrekin konekta daitezke eta kokapen zehatza aurkitu.

4- Gertaerak filmatzea: Polecam kamerak gidatzeko besoarekin edo “tirolinak” ikus-entzunezko mundua irauli bazuten, dronak gizakiak fisikoki iristerik ez duen lekuetako irudiak hartzera iritsi dira. Dokumentalen zuzendarientzat aukera-sorta izugarria ireki da.

5- Mugak kontrolatzea: AEBek eta Mexikok muga dronen bitartez kontrolatzen dute. 5.000 metrora irudiak hartzen dituzte hiru egunez behin, muga zeharkatu nahi duten pertsonak badauden jakiteko. Hori bai, kritikatuak izan dira berehala; izan ere, bakoitza 20 milioi dolar kostatzen da, eta mugan bizi direnen pribatutasuna ere kaltetua izan daiteke.

6- Basoberritzea: basoberritu nahi den lursailaren arabera, batzuetan zaila izaten da bertara iristea. Bada, lan horretarako dronak erabiltzen dituzte zenbait enpresak. Horrez gain, ongarritzeko edo pestizidak botatzeko erabiltzen dituzte.

7- Basoko suteak kontrolatzea: gero eta jende gehiagok eskatzen du dronak erabiltzeko suteak prebenitze aldera. Adituen arabera, oso erabilgarriak dira sute posibleen kasuan eta sugarrak itzaltzea kontrolatzeko, eremu zehatz batean tenperatura ezberdinak jasotzen baitituzte eta, horrela, sutea non sortu daitekeen antzeman baitezakete. Gainera, argi-kamera bat eta kamera termikoa dituzte, ordu batean eta denbora errealean segimendua egin ahal izateko arakatutako zonaren irudiekin.

[su_button url=”https://www.bancaparaempresas.com/wp-content/uploads/Infografia_dronak_LABORAL-Kutxa-Enpresa_eusk.jpg” target=”blank” style=”bubbles” background=”#C70063″ size=”8″]Infografia berria hemen[/su_button]

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*