Easi_economia social_financiacion_Banca para Empresas

Euskal Herriko eta Nafarroako Ekonomia Sozialaren topaketa finantzaketaren inguruan

Ekonomia soziala

26 iraila, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Irailaren 14an, Bilboko Carlton Hotelean, bildu ziren Ekonomia Soziala Euskal Herrian eta Nafarroan bultzatzen eta sustatzen duten elkarte eta erakunde nagusiak.

Bileraren helburua zen Ekonomia Sozialeko enpresen finantzaketa-eremuko egungo eta aurrera egiteko aukerak aztertzeko lan-tailerra garatzea, Cristina Dumitrescu bertan zelarik; hau da, Europako Inbertsioen Funtseko mikrofinantza-inbertsioko arduraduna. Egun berean, Ekonomia Sozialeko EaSI Finantzaketa lerro berriaren aurkezpenean parte hartu zuen, LABORAL Kutxako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin batera.

Tailerrean, honako hauetako ordezkariak izan ziren: Erkide, ASLE, ANEL, Elkar-lan, Confecoop, Red Koopera, Gorabide Fundazioa, Apezpikutza, MONDRAGON Taldea, INIT edo Nekazaritza Kooperatiben Federazioa nahiz LABORAL Kutxa, Gaztenpresa eta Eusko Jaurlaritza.

Cristina Dumitrescuk Europar Batzordeak ekintzailetza soziala babesteko eskaintzen dituen finantza-tresnen eta garapen-fasean dauden etorkizuneko ekimenen berri eman zuen. Eusko Jaurlaritzak, berriz, ekonomia sozialaren eremuan aplika daitezkeen laguntzen aukerak azaldu zituen. Ondoren, hausnarketa egin zen enpresa berrientzako eta ekonomia sozialeko proiektu espezifikoetarako eta lehendik dauden enpresentzako finantzaketaren inguruan.

Hausnarketatik ondorio interesgarriak atera zituzten; esate baterako, finantzaketaren eskaera-prozesuan bermeak emateko dagoen premia eta berme horiek solidarioak izatea. Badirudi kezka horrek jada aipaturiko Ekonomia Sozialeko Finantzaketa-lerroa arinduko duela.

Halaber, kapitalean sartzearen gaineko finantzaketaren aukerarekiko interesa agertu zuten, nahiz eta argitu oso garrantzitsua dela inbertsiogilea izan daitekeena bat etortzea enpresaren filosofiarekin eta kontuan izanik batzuetan kooperatibek izan ohi dituzten zailtasunak kapital inbertsiorako, plano juridikotik begiratuta.

Mahai gainean bestelako zenbait gai ere aurkeztu ziren; hala nola, zirkulatzailearen premiak planifikatu beharra, kontuan hartuta desbideraketa gerta daitekeela negozio-planaren aukerak betetzerakoan, batik bat enpresa berria baldin bada; epe luzeagoak izatea osagai ekonomikoa baino osagai sozial gehiago duten proiektuen finantzaketarako; edota gero eta gehiago gertatzen den kasuistika, hots, langileek erreleboa hartzeko aukera izatea enpresaren ondorengotzako prozesuetan, besteak beste.

Baina, ezbairik gabe, enpresa-topaketa honetatik ateratako irakasgai garrantzitsuena da enpresen mundua, sortu berriena nahiz ekonomia sozialean jada ibilbide luzea dutenena, osagarria dela, eta haien arteko harreman hurbilagoa elkarrentzat onuragarria izan daitekeela.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*