Economia social_Banca para Empresas

Ekonomia Sozialak hazten eta enplegua sortzen jarraitzen du

Ekonomia soziala, Interesgarria

21 otsaila, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

CEPESek 2015ean eta 2016an zehar Ekonomia Sozialeko enpresen inguruan jasotako datuen arabera, eredu hori osasun onean aurkitzen da. Konfederazioak egindako  Ekonomia Sozialeko enpresa nabarmenak’ izeneko txostenean 829 enpresari buruzko informazio xehatua eskaintzen da (tartean, Mondragon Korporazioa dago), eta gure herrialdean lan egiten duten enpresen erradiografia erakusten digu.

Zer-nolako sektoretan oinarritzen dira Ekonomia Sozialeko enpresak?

Kooperatiben barnean:

1- Zerbitzuen sektorea: 178.776 enpresa

2- Industria: 63906 enpresa

3- Nekazaritza: 25.665 enpresa

4- Eraikuntza: 9045 enpresa

Lan-sozietateen barnean:

1- Zerbitzuen sektorea: 37.800 enpresa

2- Industria: 17.250 enpresa

3- Eraikuntza: 8266 enpresa

4- Nekazaritza: 1165 enpresa

Ekonomia Sozialeko enpresa gehienak eteak dira

 CEPESek Ekonomia Sozialeko enpresa nabarmenen inguruan egindako ranking-aren barnean:

– 66 mikroenpresak dira

– 456 eteak dira

– 129 enpresa-korporazio multinazional handiak dira

Ekonomia Sozialeko zein enpresa-talde handik egiten dute lan gure herrialdean?

– Grupo Cooperativo Cajamar (kreditu-kooperatibak)

– Mondragon Korporazioa (sektore anitza)

– Atlantis Grupo (aseguruak)

– Espriú Fundazioa (osasuna)

– Clade Grup Empresarial Cooperatiu (sektore anitza)

– Unide (banaketa)

– Grupo Ilunion (sektore anitza)

Horietan guztietan langile hauek daude: 163.357 pertsona.

Oro har, kooperatibetako soldatako langileei, langileei eta bazkide langileei eta lan-bazkideei dagokienez, 2015ean 36.022 pertsona gehiago izan ziren. Gaur egun, Espainian Ekonomia Sozialeko 43.000 enpresa baino gehiago daude; hau da, BPGd-aren %10a osatzen dute eta zuzeneko eta zeharkako enpleguaren %12,5a.

LABORAL Kutxan duela urte asko hasi ginen CEPESekin lan egiten, eredu ekonomiko honetan enplegua sortzea eta berrikuntza sustatzeko helburuarekin. Horrela, 2016ko azaroan, Ekonomia Sozialeko enpresak finantzatzeko hitzarmena berritu genuen.

Enpresa-mota horietan, honako hauek aurkitzen dira: Kooperatibak eta Lan Sozietateak, Mutualitateak, Gizarteratzeko Enpresak, Enplegurako Zentro Bereziak (plantillan daudenetatik %70etik gora desgaitasuna duten pertsonak dira), Desgaitasunaren Elkarteak eta Arrantzaleen Kofradiak.

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*