Donut_banca para empresas

Donut bat (izan) nahi duzu?

Ekonomia soziala, Interesgarria

22 maiatza, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Kate Raworth, Oxford Unibertsitateko irakasleak, eredu ekonomiko berrirako kontzeptu berria asmatu du: “donutaren ekonomia”. Ez zaizu izen iradokitzailea iruditzen?

Zer da donutaren ekonomia?

Donutaren ekonomia eredu iraunkorra da, ekonomiarako orain arte funtsezkotzat jotzen ez ziren faktoreak kontuan hartzen dituena: ingurumena, oinarrizko eskubideak, hezkuntzaren hobekuntza, e.a. Gainera, zirkularra da; hau da, gaur egun, gure eredu ekonomikoetan BPGdak eta burtsa-merkatuak agintzen dute, eta eredu hau hazkunde mugagabearen hegemoniarekin amaitzen ahaleginduko da.

Donutaren ekonomiaren eskema

Raworth-ek asmatutako eskemaren barnean, herrialdearen ongizaterako oinarrizkoak diren elementuak aurkitzen dira donutaren zuloan:

Edateko ura izatea, gutxieneko diru-sarrerak izatea, hezkuntzarako eskubidea, egokitzeko gaitasuna, ahotsa (boto-aukera), lana edukitzeko eskubidea, energia, ekitate soziala, genero-berdintasuna, osasuna eta elikagaiak eskuratzeko aukera. Oinarrizko elementu horiek guztiak bete beharko lirateke herrialde ezberdinetan.

Donutaren kanpoaldean, berriz, iraunkortasunarekin zerikusia duten bestelako faktoreak hartzen dira kontuan:

Biodibertsitatearen galera, ozeanoen azidotzea, airearen kutsadura, ur gozoaren erabilera, aldaketa klimatikoa, lurraren erabileraren aldaketa, aerosol-karga atmosferan, nitrogeno eta fosforo zikloak eta ozonoaren murriztea.

Nola aldatu donutaren ekonomiara

  • Garbi izatea dena ez direla irabazi ekonomikoak

Donutaren ekonomian, irabazi guztiak ez dira ekonomikoak, eta epe luzera lortu ohi dira. Raworth-en ustez, enpresek jakin badakite haien produkzioak nolako inpaktua duen ingurumenean; beraz, garrantzitsua litzateke biodibertsitateari egiten dioten kaltea gutxiagotzeko irtenbideak bilatzen ahalegintzea. Horrek planetaren ongizatea ekarriko lukeenez, etorkizuneko generazioek ere onura handiak lortuko lituzkete.

  • Birbanaketa eta birsortzea lehenestea

Soilik BPGda aintzat hartzen bada, desberdintasunak nagusi izaten jarraituko du. Naturan ez dago ezer infinituki hazten denik eta ekonomian ere ez. Garrantzitsua da ingurumenaren arloko iraunkortasunaren eta aberastasuna birbanatzearen aldeko apustua egitea; alegia, soilik bakar batzuek etekina ez ateratzea. Halaber, enpresek ahalegindu behar lukete jendeak lan egin nahi izateko leku hobea izaten.

  • Produktuen kontrola galtzeko beldurra kentzea

Raworth-ek uste du produktuei beste bizimodu batzuk hartzen utzi behar liekeela enpresek; hots, beldur hori galdu behar luketela, eta kode irekiaren eta erabili eta bota sistema amaitzearen aldeko apustua egiten du. Austria bezalako herrialdeek birziklatzearen gaineko ekonomia ezarri dute.

Autorearen iritziz, haren ereduak konplexutasunaren ekonomia, ekonomia ekologikoa, feminista, instituzionala edo portaerarena batzen ditu, eta “Economía Rosquilla” izeneko liburuan laburbildu du (Paidós argitaletxea).

Donut bat nahi duzu?

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*