CEPES_LABORAL Kutxa_economia social_COMPYTE_EU

CEPES eta LABORAL KUTXA elkarrekin Ekonomia Sozialeko enpresen lehiakortasuna bultzatzeko

Ekonomia soziala, Interesgarria

16 azaroa, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

LABORAL Kutxak eta CEPESek, Ekonomia Sozialeko Espainiako Enpresen Konfederazioak, berriro ere elkarrekin egingo dute lan, Ekonomia Sozialeko enpresen lehiakortasuna bultzatzeko, bi ekimen berriren bitartez.

50 milioi inpaktu sozial positiboa lortzeko

Alde batetik, jada gure blogean kontatu genizuen moduan, LABORAL Kutxak 50 milioi euro jarriko ditu Espainiako ekonomia sozialaren garapena erraztearren. Maileguen eta kredituen inguruko EaSI Social lerro berria atera du, inpaktu sozial positiboa duten enpresek sustatutako proiektuei begira. Europar Batasunak finantzaturiko Enplegurako eta Berrikuntza Sozialerako Programaren barneko (EaSI) bermearen babesa du ekimenak.

Eta ekimenaren helburua da inpaktu sozial positiboa eta neurtzeko modukoa lortzea. Hona hemen horretarako xehetasunak:

Laguntzen zenbatekoa: hitzarmen berri honen bitartez erraztutako eragiketen zenbatekoak gehienez 500.000 €-koak izango dira eskatzen duen enpresa bakoitzeko.

Itzultzeko gehieneko epea: maileguen kasuan 10 urte eta kreditu-kontuen kasuan 3 urte.

Laguntzen baldintzak: ez dira hipoteka-bermeak eskatuko, eta erabat kanpoan geratuko dira berfinantzatzeko eragiketak.

COMPYTE abian jartzea

Bestalde, EaSI Social finantzaketa-lerro berri hau ateratzearekin batera, CEPESek eta  LABORAL Kutxak abian jarri dute Espainiako ekonomia sozialaren lehiakortasunari buruzko azterketa, COMPYTE autodiagnostikorako erremintaren bitartez.

Tresna LABORAL Kutxak diseinatu du Mondragon Unibertsitatea – Mondragon Innovation & Knowledge (MU-MIK) erakundearen laguntzarekin batera, eta, horri esker, enpresa bakoitzak bere lehiakortasun-maila neurtu ahal izango du zuzeneko lehiarekin alderatuta; horrez gain, lehiakortasuna epe ertainera eta luzera areagotzeko gako nagusiak atera ahal izango ditu.

Azterketa horretan parte hartu nahi duzu? Interesatuta dauden enpresek COMPYTEn sartu besterik ez dute, eta on line bidezko doako testa bete; horrela, lehiakortasuna neurtu ahal izango dute bost faktore hauen inguruan: berrikuntza, nazioartekotzea, ekintzailetza, finantzaketa eta pertsonak. Halaber, sektore bereko beste enpresekin alderatzeko analisiak egin ahal izango dituzte.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*