plan-renove-maquinaria_banca-para-empresas

Berriro hemen dira makineria industrialeko inbertsioak sustatzeko laguntzak

Ekonomia soziala

17 urria, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Urriaren 18tik (bihar) aurrera, enpresaren produktibitatea eta lehiakortasuna hobetu nahi duten euskal eteek makineria berritzeko diru-laguntzak eska ditzakete 2016ko urtarrilaren 1etik azaroaren 11ra bitarte erositako ondasun guztientzat.

Eusko Jaurlaritzak, SPRIrekin batera, plana abian jarri du beste behin industria-enpresen produkzio-ekipamenduak modernizatuta eta laneko segurtasun eta osasun arauetara egokitutak egoteko.

Norentzat da:

Makineria berritu behar duten ete guztientzat, eta, era horretan, makineria berritu edo modernizatu dutenentzat.

Baldintzak

Erosketa moduan egiaztatutako gastuaren %15eko diru-laguntza emango da; hau da, gehienez 70.000 euroko diru-laguntza erositako makina bakoitzeko eta gehienez 100.000 euro enpresa bakoitzeko (erosketa baterako baino gehiagorako baldin bada diru-laguntza).

Osalan programaren erakunde kolaboratzailea da, eta makina guztien lan-segurtasuneko baldintzak betetzen diren egiaztatuko du.

Eskaera egiteko epea

Laguntzak eskatu nahi dituzten enpresa guztiek eskaera egin dezakete bihartik aurrera; alegia, 2016ko urriaren 18tik azaroaren 11ra bitarte edo harik eta aurrekontua agortu arte. Ohikoa izaten da aurrekontua agortzea, laguntza horretarako eskaria handia izaten baita euskal enpresen artean.

Eskaerak kudeatzeko sakatu ondorengo estekan.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*