apertura-jornada-apd_laboral-kutxa

APD-arekin batera antolatutako “Enpresa eta 2016ko itxiera fiskala” jardunaldia arrakastatsua izan da

Altxortegia, Laboral kutxa

15 abendua, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Garai honetan urtero moduan, euskal enpresa gehienak kontabilitatea eta zerga-arloa ixten ari dira. Lan hori errazteko asmoarekin, LABORAL Kutxak APDerekin batera eta zazpi abokatu-langelarekin elkarlanean jardunaldia antolatu du Gipuzkoan; hau da, “Enpresa eta 2016ko itxiera fiskala. Berrikuntzak eta aplikazio praktikoa” izenekoa, erakundeei laguntze aldera erabakiak hartzen, ekitaldiko zerga-karga murriztu eta behar ez diren arriskuak ekidin ditzaten.

Saioan izan dira Javier Martínez Ojinaga, ADPko aholkularia Iparraldeko Zonan, eta CAFeko auditoria-batzordeko aholkularia eta lehendakaria, eta Jon Iriarte Arsuaga, LABORAL Kutxako enpresa-bulegoko zuzendaria. Era berean, Gipuzkoako 100 bat enpresa gerturatu dira 2017ak politika fiskalean eta zerga-politikan zer-nolako berrikuntzak ekarriko dituen jakin nahian.

Bittori Zabala Fernández Gipuzkoako Foru Aldundiko politika fiskaleko eta finantza-politikako zuzendaria da, eta jardunaldia irekitzeaz arduratu da. Halaber, legealdi honetan burututako jarduera eta 2017ko ibilbide-orria azaldu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren kudeaketako plan estrategikoa eta, zehatzago, Ogasun eta Finantza Sailaren helburuak aipatzearekin batera. 6 helburutatik 3 nabarmendu ditu:

  1. Iruzur fiskala saihestea eta atzematea
  2. Zerga-betebeharrak hobeto betetzea
  3. Zerga-sistema desberdintasun ekonomikoa murrizteko tresna bilakatzea.

Politika fiskalari dagokionean, Zabalak azpimarratu du zerga-arloko araudia etengabe aldatzen dela, eta, berehalako etorkizunera begira, “ondorengo araudi-proiektuak lantzen ari direla: zinemarako pizgarri fiskalak, zerga-arloko foru arau orokorraren aldaketa partziala,…“. Amaitzeko, garrantzi handiko hiru gai nabarmendu ditu; hala nola, kupoa, ekarpenen legea eta udal-legea.

Azkenik, aditu ezberdinek egunerokotasun handiko gaiak jorratu dituzte: delitu fiskala eta enpresak, prebentzioa, egin beharreko jarduerak eta horien eraginkortasuna edota PFEZeko zerga-ordainketa.

Gai horietaz aritzeko, jardunaldian honako hauek izan dira: Patxi Arrasate Roldán, EY Abogados enpresako bazkidea; José Miguel Ancín Pagota, Deloitte Abogados enpresako zuzendaria; Elisabeth Errasti Ibarrondo, Cuatrecasas, Gonçalves Pereirako bazkidea; Alatz García González, Francisco Espinosa y Cíako bazkidea; Javier de Miguel Salvador, Garrigues enpresako bazkidea; Javier Ruigómez García, Bufete Barrilero y Asociados-eko bazkide zuzendaria (Donostiako bulegokoa); eta Pablo Fid Delás, PwC Tax &Legal Services enpresako bazkidea.

2016ko itxiera fiskalari eta 2017ko ekitaldiko berrikuntzei buruzko jardunaldia Bilbon eta Gasteizen ere egingo da, Euskal Herriko enpresa-ehun osoak ezagutu ditzan eta argitu aurtengo ekitaldia eta hurrengoak ixteko sor daitezkeen zalantza guztiak.

 

Argazkian, ezkerretik eskuinera, honako hauek agertzen dira: •Patxi Arrasate (EY Abogados-eko bazkidea) • Elisabeth Errasti Ibarrondo (Cuatrecasas, Gonçalves Pereirako bazkidea) • Javier de Miguel Salvador (Garrigues enpresako bazkidea) • José Miguel Ancín Pagoto (Deloitte Abogados enpresako zuzendaria) • Bittori Zabala (GFAko politika fiskaleko eta finantza-politikako zuzendaria) • Javier Martínez Ojinaga (APDko aholkularia Iparraldeko Zonan eta CAFeko auditoria batzordeko aholkularia eta lehendakaria) • Alatz García González (Francisco Espinosa y cia-ko bazkidea) • Jon Iriarte Arsuaga (Laboral Kutxako enpresa-bulegoko zuzendaria)
Argazkian, ezkerretik eskuinera, honako hauek agertzen dira:
• Patxi Arrasate (EY Abogados-eko bazkidea)
• Elisabeth Errasti Ibarrondo (Cuatrecasas, Gonçalves Pereirako bazkidea)
• Javier de Miguel Salvador (Garrigues enpresako bazkidea)
• José Miguel Ancín Pagoto (Deloitte Abogados enpresako zuzendaria)
• Bittori Zabala (GFAko politika fiskaleko eta finantza-politikako zuzendaria)
• Javier Martínez Ojinaga (APDko aholkularia Iparraldeko Zonan eta CAFeko auditoria batzordeko aholkularia eta lehendakaria)
• Alatz García González (Francisco Espinosa y cia-ko bazkidea)
• Jon Iriarte Arsuaga (Laboral Kutxako enpresa-bulegoko zuzendaria)

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*