Euskal enpresen aurreikuspenek hobera egin dute, baina atzeraldi-mailetan jarraitzen dute
Pandemiaren eragin handiaren ondorioz, euskal enpresen konfiantza-mailek atzeraldi-egoera baten berezko balioetan jarraitzen dute. Hala ere, hobera egin dute, 2021eko lehen hiruhilekorako lortutako datuekin alderatuta. Hain zuzen, Euskadin urteko bigarren hiruhilekoko Enpresa Konfiantzaren Indizea 42,8 puntutan finkatu da, aurreko serieko 31,4 puntuen oso gainetik. Datu hori oraindik uzkurtze-eremua mugatzen duten 50 puntuen azpitik badago ere, azken urteko erregistroak baino […]
