Negozio-ideia bat baduzu, bankuan  galdetuko dizkizuten 10 galdera

Negozio-ideia bat baduzu, bankuan galdetuko dizkizuten 10 galdera

3 min.

Negozio-ideia bat baduzu, bankuan galdetuko dizkizuten 10 galdera

Beren enpresa-proiektua abian jarriko duten ekintzaileen unerik zailenetako bat banku-bulegoaren zuzendariaren aurrean proiektu horren oinarrizko ideiak azaltzen dizkiozunean pasatu behar duzun estualdia da, izan ere, zure helburua bankuak beharrezko  finantzazioa ematea da.

Negozio-ideia bat baduzu, bankuan  galdetuko dizkizuten 10 galdera

Hala ere, finantza-krisiarekin gauzak asko aldatu dira gure negozioa abian jartzeko beharrezko finantzazioa eskatzerakoan. Zoritxarrez, gaur egun banku batekin mailegu bat lortzea zaila izan daitekeen lana da.

Horrenbestez, komeni da gauzak prestatuta eramatea, eta aldez aurretik, finantza-erakundean ziur asko galdetuko dizkizuten zenbait galderen erantzuna prest izatea. Erantzun horiek ongi ikasita eramatea eta naturaltasuna agertzea ere komeni da, "azterketaren" erantzunak dagoeneko bagenekizkiela nabaritu ez dadin.

Zure ideia baliozkoa dela, ongi aterako dela eta finantzazioa merezi duela sinestaraztea da helburua. Horretarako, norberak bere buruarekin segurtasuna duela erakutsi behar du. Konbentzionalismoak (ordu zehatzerako iristea, gure itxura edo proiektua aurkezteko modua, manerak, errespetua...) alde batera utzita, helburu hori lortzen lagun gaitzaketen zenbait gako ere badaude.

  • Nor zara. Zuzendariak ez daki nor zaren edo aurretik zer lan-esperientzia duzun. Guztiz ezezaguna zara harentzat. Zintzoa izan. Ez saiatu zure curriculuma edo zure aurreko finantza-egoerak harrotzen. Gaur egun, zure gizarte-sareetara jo baino ez da egin behar gutxi gorabehera nolakoa zaren jakiteko. Ez ahaztu zure agiri guztien kopia eramatea (NAN, azken nominak, PFEZ, negozio-plana, eta abar.)
  • Zergatik da baliagarria zure proposamena merkaturako. Ez esan betikoa, hots, gure proiektua onena dela. Zergatiak azaldu behar dituzu. Garrantzitsuena hiru ideietan zure proiektuarekin zer eskaintzen duzun nabarmentzea da, eta batez ere, azaltzea bezeroa zergatik egongo den prest zuk eskaintzen duzuna erosteko.
  • Nola egingo duzu. Erakundeko zuzendariak nola kudeatuko duzun jakin nahi du. Kontua ez da informazioa sailkatuta ematea; merkatuan nola moldatuko zaren azaldu behar duzu. Gai zarela erakutsi behar duzu, eta sendo agertu.
  • Nolakoa da zuzentzen zaren merkatua. Bankariak ez daki nolakoa den merkatu hori. Azaldu ezaugarri nagusiak, zer arau dauden, lehiarik dagoen eta zein diren lehiakideak. Gure ideiaren puntu ahulak eta mehatxuak zein diren jakitea garrantzitsua da, baina gure sendotasunak eta aukerak ere agerrarazi behar ditugu. Azken batean AMIA azterketa bat da.
  • Zein dira hornitzaileak. Norekin lan egingo duzun jakin behar duzu. Zuzenean esan. Horrek esan nahi du aurretik merkatua aztertu duzula, eta badakizula zer dagoen eta zer komeni zaizun hasteko.
  • Nolakoa da banaketa. Aurreko puntuan bezala, aurretik egoera ongi aztertu duzula erakutsiko duzu. Datu horri esker, bankariak produktua edo zerbitzua banatzeko gutxi gorabeherako kostuak jakingo ditu, konpainia baten salmentetan diru kopururik handienetakoa behar duen saila delako.
  • Zer kostu dituen. Zentzuzkoa izan. Ez da normala supernomina bat izango duzula esatea. Zure lan-, ekoizpen- eta komertzializazio-kostuak arruntak direla esan behar diozu zuzendariari.
  • Hitz egin zure teknologiari buruz. Desberdintzen zaituen aldagaietako bat da. Xehetasun tekniko eta teknologikoak emateaz gain, azaldu zergatik den garrantzitsua zure teknologia, kostuak, erabiltzeko abantailak eta alde txarrak, eta zer lortu nahi duzun. Azken finean, zure proiektuaren eta lehiaren proiektuaren arteko muga teknologikoa non dagoen azaldu behar duzu.
  • Hitz egin diru-sarrerei eta epeei buruz. Zure elkarrizketaren punturik garrantzitsuena da. Oso zintzoa izan behar duzu. Ez huts egin honetan. Bankariak jakin nahi du zure ideiarekin nola lortuko dituzun irabaziak: nola, noiz eta zer modutan lortuko dituzun diru-sarrerak (eta horrekin lotutako errentagarritasuna; agian diru-sarrerak lortzea baino garrantzitsuagoa dena!). Diru-sarrerei buruz hitz egiten baduzu gastuei buruz ere hitz egin beharko duzu, noski. Kontserbadorea izan diru-sarreren kasuan, eta oso pragmatikoa gastuekin!.
  • Nola lotzen dira diru-sarrerak eta gastuak. Bankariak, diru-kontuetan aditua denez, zure diru-beharrari buruz galdetuko dizu; baita dirua nola lortuko duzun, zenbateko finantzazioa behar duzun eta finantzazio hori nola erabiliko duzun ere. Noiz hasiko zaren dirua itzultzen, azaldutako estrategiaren jarraipena zer datetan egingo duzun eta data horiek betetzeko zer berme ekar ditzakezun jakin nahi izango du.


¿Cuál es tu reacción?