Zer finantzia daiteke rentingaren bitartez?

Zer finantzia daiteke rentingaren bitartez?

2 min.

Zer finantzia daiteke rentingaren bitartez?

Renting hitza entzuten dugunean, ibilgailuekin eta enpresekin lotu ohi dugu. Hala ere, ondare ugariz (ekografoak, hotz-ganberak…) goza dezakegu kontratu mota horri esker, eta ez dago autonomoa izan beharrik.

Rentingaren eta enpresaren arteko lotura hori egitearen arrazoia da gastu horiek, BEZari lotuta daudenez, kendu egiten direla fiskalki, baldin eta enpresa-jarduerarako erabiltzen badira; horregatik, pertsona fisiko batek ezin ditu fiskalki kendu.

Modalitate hori ezagutzen ez duten pertsonentzako, hasteko eta behin, beharrezkoa da adieraztea rentinga ez dela berez finantza-produktu bat, alokairu osoko kontratua baizik, eskuarki, urtebete baino gehiagoko aldirako egiten dena, eta kuotak hilero, hiruhilero edo urtero ordain daitezke.

Zer finantzia daiteke rentingaren bitartez?

Aipatu dugun bezala, rentingak ez du ibilgailu batez gozatzeko soilik balio. Jarraian, rentingari esker aloka daitezkeen hainbat ondasun zerrendatu ditugu:

Osasun arloan: ekografoak, kirurgiako laserrak, osasun arloko askotariko objektuak, giharren errehabilitaziorako gailuak, desfibriladoreak, dentistareneko eserlekuak, hortz-haginetarako eskanerrak.

Rentinga_LABORAL Kutxa

Logistika arloa: eskorga elektrikoak, makina biltzaile erretraktilak, transpalet elektrikoak, biltzeko robotak, fardo-makinak, biltegi bertikal automatikoak, garabiak, plataforma jasogailuak.

Teknologia: ordenagailu finkoak eta eramangarriak, eskanerrak, inprimagailuak, ipadak, tabletak, sakelako telefonoak, softwarea, pantailak, soinu-ekipoak, fotokopiagailuak.

Nekazaritza arloa: traktoreak, uzta-makinak, oliba-xurgagailuak, aterki biltzailedun dardaragailua, adar-birringailua, kaiolak, ontzikiratze-makinak, ardo-kupelak, estalpe desmuntagarriak, elikagaien analisirako ekipoak, laranjentzako laser bidez inprimatzeko makinak, etiketatzaileak.

Farmazia: funtzio anitzeko baskulak, botikak emateko robota, lapurreten aurkako sistema.

Edertasuna: Bibraziozko plataforma, korrika egiteko zinta, wellness, fitness

Altzariak: mahaiak, aulkiak, batzar-aretokoak, harrera-lekukoak, lanpostuetakoak, led argiztapena.

Ostalaritza eta turismoa: garbigailu-lehorgailuak, auto-zerbitzukoak edo normalak; plantxatzeko gailuak; izotz-makinak; karga-jasogailua eramangarriak; hotz-ganberak; jatetxeetarako ekipamendua; selfcooking; ontzi-garbigailua; kafe-makinak; labeak; harreratarako ekipamendua; ordenagailu-gelatarako ekipamendua; business center ekipamendua; golf zelaietarako soropil-ebakitzekoa; gimnasiorako fitness ekipoak.Edozein produktu saltzeko makina automatikoak (tabakoa, snackak, janaria, prentsa, kafea).

Kirolak: kirol instalazioak.

Ibilgailuak: kotxeak, furgonetak, kamioiak, autobusak, itsasontziak, yateak, anbulantziak, motoak, golf zelaietarako kotxe elektrikoak.

Renting bat kontratatzerakoan egin behar ez direnak

Hainbat alderdi hartu behar da kontuan, hala nola, kontratu motaren iraupena. Ez dugu sinatu behar ondasunaren bizitza baliagarriarena baino aldi luzeagorako kontraturik. Beharrezkoa da kontratua aldez aurretik eteteagatik ordaindu beharreko kopurua aztertzea ere; eta, azkenik, ezartzen den abal mota eta fidantza ere aztertu behar ditugu, enpresa errentatzaileak kuota bat edo bi ordainduko dituela bermatzen dutenak.Abal edo berme hori handiegia bada, baliteke rentinga ez izatea horren onuragarria.


¿Cuál es tu reacción?