Hazitek2018_Banca-para-Empresas

Zure proiektuak Hazitek 2018 programarako eskakizunak betetzen dituen jakiten lagunduko dizugu

Laboral kutxa

15 urtarrila, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Dagoeneko eman dezakezu izena Euskadiko enpresen I+Gerako SPRIren Hazitek 2018 laguntza-programan; aurtengo honetan, 73.000.000 euroko aurrekontuarekin datorkigu.

Dakizun bezala, programa horren helburua da enpresa-proiektu lehiakorrak zein estrategikoak diruz laguntzea.

Gehiago jakin nahi duzu?

  1. Onuradun enpresek nabarmen handitu zuten beren fakturazioa, I+Geko beren proiektuei esker.
  2. Enpresa Txiki eta Ertainena (PYME) izan zen 2017ko edizioan onura handiena jaso zuen kolektiboa
  3. Laguntza-programa honek bi edizio bete ditu dagoeneko; beraz, 2016an ezarri zenetik, hobeto eta optimizatu egin da bere funtzionamendua
  4. Prozesua arina Proiektuen hasierako fasean edo, are, proiektuak abiarazi aurretik jakinarazten da zein izan diren aukeratutako proiektuak.
  5. Programa hauetan parte hartzeak onurak ekar dakizkioke zure enpresari, proiektuaren gastuen %30era arteko kenkari fiskala

Zure eskabidea egiteko arrazoi gehiago behar duzu? Laguntzak honako hauei zuzenduta daude, bereziki:

  • Enpresa Handiei eta Enpresa Txiki eta Ertainei (PYME)
  • Enpresa-talde eta -elkarteei
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Zientziaren eta Teknologiaren arloko eragileei

Baina ez bazaude ziur zure proiektuak laguntzak eskatu ahal izateko ezarritako eskakizunak betetzen ote dituen, egin ezazu klik hemen, bete ezazu agertuko zaizun inprimaki laburra, eta lehenbailehen emango dizugu erantzuna. Oso erraza da, bost minutu besterik ez duzu behar izango betetzeko.

Eskabidea egiteko epea

Dagoeneko irekita dago epea. Beraz, interesdun enpresa guztiek aurkez dezakete dokumentazioa, orain hasi eta 2018ko martxoaren 1eko 12:00ak arte.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*