Subvenciones_inversiones_entornos rurales_Banca para Empresas

Euskal Herriko landa-guneetan kokatutako enpresetan inbertitzeko diru-laguntzak

Laboral kutxa

12 otsaila, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Deialdi berriaren helburua da landa-guneetan kokatutako enpresak sortzeko eta garatzeko inbertsioak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzaren (gehienez %55era bitarte) bitartez babestea. Euskal Autonomia Erkidegoko landa-guneetan kokatutako enpresentzako diru-laguntzak lortu ahal izateko deialdiaren epea jadanik irekita dago martxoaren 1era bitarte.

Diru-laguntza hauen onuradunak izan daitezke landatzat hartzen diren gunetan kokatutako eteek, haien helburua beren landa-ingurunea hobetzea eta/edo garatzea baldin bada.

Diru-laguntza jarduera hauek izan dezakete:

1) Eteak sortzeko eta/edo garatzeko proiektuak eta/edo inbertsioak eta pertsona fisikoek garatutako jarduerak, enpresa-izaera hartzen badute.

2) Enpleguaren sorrera garbiko proiektuak eta/edo inbertsioak.

Programan diruz lagundu  daitezkeen gastu hauek jasotzen dira:

  • Enpresa-planarekin zerikusia duten ondasun higiezinak eraikitzea, erostea edo birgaitzea.
  • Makineria eta ekipo berrien erosketa eta finantza-alokairua, ondasunak merkatuan duen baliora bitarte.
  • Jarduera berriarekin zerikusia duten makineria eta bigarren eskuko ekipoen erosketa, betiere bestelako laguntzarik jaso ez badute aurreko 5 urteetan, erosketa berria teknologia edo errendimendua hobetzeko egiten denean izan ezik.
  • a) eta b) ataletan jasotako gastuekin loturiko kostu orokorrak; hala nola, arkitektoen, ingeniarien eta aholkularien ordainsariak, gehienez %10era bitarte.
  • Ibilgailu bat erostea, betiere diruz lagundutako jarduera horrekin garatzen bada eta kontuan hartzeko moduko egokitzapena izan badu, zenbateko osoaren %20ra bitarte gehienez; edonola ere, diru-laguntzaren zenbatekoak ezingo du 20.000 eurotik gorakoa izan.
  • Ibilgailuak egokitzea diru-laguntzaren xedeko jarduera garatzeko.
  • Ondasun ukiezinetako ondorengo inbertsioak: programa informatikoak erostea edo garatzea eta patenteak, lizentziak, egile-eskubideak eta erregistratutako markak erostea.
  • Tresneria eta altzariak.
  • Laguntza-eskaeraren xedeko inbertsioarekin lotutako azterketak, gehienez %10era bitarte.
  • Zerikusia duten bestelako azpiegiturak.
  • Berezko lanak diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren %20ra bitarte gehienez.
  • Berreskura ezin daitekeen BEZa, aplika daitekeen legediaren arabera.

Diru-laguntzen zenbatekoa ondorengoa izango da:

%55era bitartekoa diru-laguntza izan dezaketen gastuetan.

5.600 eurora bitartekoa enpleguaren sorreran.

LABORAL Kutxak eta Partners Global Funding erakundeak landa-garapeneko inprimakia zure esku jartzen dugu bete dezazun, zure enpresak aipatu diru-laguntza horietakoren bat lor dezakeen baloratu ahal izateko.

Ez izan zalantzarik, bete ezazu eta gu arduratuko gara diru-laguntza horietakoren bat lortu ahal izateko jarraitu beharreko urratsen inguruan behar bezalako aholkua emateaz.

Hemen duzu udal-zerrenda:

http://www.bancaparaempresas.com/wp-content/uploads/Listado_municipios.pdf

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*