Cooperativa_Banca para Empresas

Kooperatiba bat eratzeko egin beharreko 10 urratsak

Laboral kutxa

6 iraila, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

1-Enpresaren izena egiaztatzea:

Telematikoki egiten da Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren Kooperatiba-sozietateen Erregistroan eta, Euskadiren kasuan, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan. Izen berdineko kooperatibarik ez dagoen ziurtagiria eskatu behar da, dagoeneko erregistratuta egon baitaiteke kooperatibarako aukeratutako izena. Hiru izen jartzeko aukera dago; kasu horretan, lehenengo izena izaten da lehentasuna duena. Dagokion ziurtagiria eman ondoren, eskatzailearentzako gordeta geratzen da izena sei hilabetez. Derrigorrezkoa da izen horrek “Kooperatiba-sozietate” hitzak edo horren laburdura, “Koop. Soz.” izatea.

2-Banku-kontua irekitzea, legeak ezarritako kapital sozialaren ekarpena egiteko:

Banku-kontu bat ireki behar da kooperatibaren izenean, bazkideek adostutako kapital soziala sartzeko. Euskadin, 3.000 eurokoa da gutxieneko kapital soziala.

3- Sozietatearen estatutuak ezartzea:

Estatutuak idazteko, aditu batekin kontsultatzea da egokiena; izan ere, estatutuetan ezarriko dira bazkideen betebeharrak eta eskubideak, kide berriak hartzeko eskakizunak eta sozietatearen xede den jarduera, besteak beste. LABORAL Kutxan emango dizugu horretarako aholkularitza-zerbitzua, baita egin beharreko beste edozein urratsi buruzkoa ere.

4-Aurretiazko kalifikazioa:

Behin estatutuak prestatu ondoren eta eskritura publikoan jaso aurretik, sustatzaileek aurretiazko kalifikazioa egitea eska diezaiokete Kooperatiba-sozietateen Erregistroari, kooperatibei buruzko legerian xedatutakoarekin bat datozen ikusteko.

5-Eskritura publikoa egitea:

Erregistroak estatutuen aurretiazko kalifikazioa egin ondoren edo Kooperatiba Eratzeko Batzarra egin ondoren egiten da eskritura. Notarioaren aurrean eratu behar da kooperatiba eskritura publiko bidez, eta eskritura horretan jaso behar dira eratze-akta, bazkideen izenak jasoko dituen zerrenda eta sozietatearen estatutuak, besteak beste.

6-IFK eskatzea:

Ogasunaren dagokion ordezkaritzan eskatzen da, 036 ereduaren bitartez; horrekin batera, kooperatiba eratzeko eskritura publikoa aurkeztu behar da.

7- Ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren salbuespenerako eskabidea aurkeztea:

Kooperatibak zerga horretatik salbuetsita daudenez, 620 eredua aurkeztu behar da –dagokion dokumentazioarekin batera (eskritura, kooperatibaren IFK…)– Ogasunaren aurrean telematikoki, kooperatiba “Salbuetsita” dagoela edo “Hobaridun subjektua” dela adieraziz.

8-Kooperatiba erregistroan inskribatzea:

Tramite horrekin, kooperatibaren nortasun juridikoa eskuratzen da.

9- Benetan jarduerari ekin zaiola deklaratzea:

Hori ere Ogasunean egiten da, 036 eredua telematikoki aurkeztuta eta benetan jarduerari ekin zaiola jakinarazita.

10-Enpresa Gizarte Segurantzan afiliatzea eta bazkide langileei alta ematea:

Kooperatibak enpresa-zenbaki bat behar du eta Gizarte Segurantzan inskribatuta egon behar du. Bazkide langileek (gutxienez 2) Gizarte Segurantzaren erregimen orokorraren edo autonomoen erregimenaren artean aukera dezakete, eta bost urtez behin alda dezakete aukeratutako erregimena.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*