Pymes_innovacion_Banca para Empresas

Eteak gutxiago baliatzen dira berrikuntza-laguntzetaz

Laboral kutxa

6 iraila, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Europako Batzordeak Euskadi berrikuntza-maila handiko taldean katalogatu du. Baina euskal eteen %21,5ak soilik egin zuen berrikuntzaren bat 2012 eta 2014 urte artean erakundea, pertsonak edo marketinga berritzeko edo modernizatzeko; alegia, euskal enpresa txikiek eta ertainek gutxi inbertitzen dute berrikuntza ez teknologikoan.

Ildo berean, EBek egin berri duen txosten bat aztertzen badugu, bertan esaten da enpresa txikienak direla berrikuntzarako funtsez gutxien baliatzen direnak. Eta horren arrazoia da ez dutela beharrezkoa ikusten I+G arloan inbertitzea.

Nola bultzatu eteak berrikuntzan inbertitzera

Gabezia horri aurre egiteko, SPRIn, Enpresa Garapenerako Euskal Agentzian, Eusko Jaurlaritzaren mendekoan, ahalegintzen ari dira eteak Zientziaren eta Teknologiaren Euskal Sarean sartzeko, eta arreta hezkuntzan ere jartzen ari dira. Helburu hori kontuan hartuta, Innobasquek berrikuntzari eskaini zion ekainean egindako Global Innovation Day eguna, eta, bertan, 600 ekintzaile baino gehiago bildu ziren esperientziak partekatu eta batez ere eteak berrikuntza bultzatzen duten agenteekin harremanetan jartzeko. LABORAL Kutxak zuzenean parte hartu zuen Donostiako Kursaalean izandako hitzorduan, eta 154 etek eta berrikuntza bultzatzeko sareko 28 agentek mahai gainean jarri zituzten etorkizunerako aukerak eta gakoak.

Eteentzako berrikuntza-laguntzak

Beste agente batzuen artean, Eusko Jaurlaritza eta SPRI hainbat laguntza-programa bultzatzen ari dira eteek berrikuntzan inbertitu dezaten:

Gauzatu Programa

Ireki berria da Oinarri Teknologikoko Eteak eta/edo Ete Berritzaileak sortzeko eta garatzeko laguntzak lortzeko eskaera aurkezteko epea euskal enpresa txiki eta ertainentzat (ETEak). Ete horiek erauzketetako, eraldaketarako edo produkzioko industria-enpresak izan behar dute edota zerbitzu teknikoak egin behar dituzte (produktu-prozesuari lotuak).

Innobideak Programa

Eusko Jaurlaritzak, SPRIrekin batera, abian jarri du Innobideak Programa; hots, euskal enpresen lehiakortasuna berrikuntza bultzatuaz hobetzen laguntzeko ekimena. Programaren barneko hiru lerroen helburuak hauek dira:

-Banaka edo lankidetzan, produktuak, prozesuak, merkatuak eta antolakuntza berritzea.

-Euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren bitartez.

Langileek enpresan parte hartzea; hots, gardentasun, konfiantza, egonkortasun, barne lankidetza eta egokigarritasun handiagoa izatea.

LABORAL Kutxak ere, Partners Global Funding-ekin batera, enpresei berritzen lagundu nahi die. Hori dela-eta, diru-laguntza hauek edo beste batzuek lor ditzaketen jakiteko, enpresen eskura jarri du kontsulta egiteko inprimakia.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*