plan-compyte_banca-para-empresas

Egin bat Compyte Planarekin eta ezagutu zure enpresaren lehiakortasuna

Laboral kutxa

21 iraila, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

LABORAL Kutxa-n enpresen lehiakortasunarekin konprometituta gaude. Hori dela eta, COMPYTE Plana sortu dugu, Enpresa Lehiakorraren Barometroa, enpresei euren lehiakortasunaren egoera neurtzen eta hazteko hobekuntza-ekintzak identifikatzen laguntzeko.

Horretarako, MONDRAGON Unibertsitateko MIK-ekin garatutako metodologia-ereduaren araberako online tresna bat sortu dugu, zure sektorearen, tipologiaren, ingurunearen eta ezaugarrien arabera zure enpresaren lehiakortasun-zutabeak bost arlotatik aztertzen eta neurtzen dituena, hots:

  1. Nazioartekotzea
  2. Berrikuntza
  3. Pertsonak
  4. Ekintzailetza
  5. Finantzaketa

Metodo horrek hiru fase eta tresna-multzo bat ditu, bana-banaka, zure enpresaren lehiakortasuna aztertzen, zure lehiakide onenekiko zure lehiakortasun-maila ezagutzen eta hobekuntza-ekintzak zehazten lagunduko dizutenak.

  1. Diagnostikoa

Interesaturik dauden enpresek PYME2020 BEHATOKIAK proposatutako lehiakortasunaren eraldaketa-ereduan oinarritutako test sinple bat erantzun beharko dute. Test horrek zure enpresaren potentzial guztia ustiatzen lagunduko dizu.

  1. Aholkularitza

Erabilgarri jartzen dizugu lehiakortasun- eta finantzaketa-alorreko gure adituen sarea, guztion artean zure lehiakortasunaren ROADmapa diseinatuz. Ekintza-plan bat edukiko duzu zure lehiakortasun-mailaren bilakaera ikusteko neurketa-gertaerak barnebilduko dituena.

  1. Ekintza

Lehiakortasunaren Ekosistemaren ahalmenez baliatuz, diseinatu duzun Roadmapa martxan jarri eta emaitzak ikusten hasi ahal izango duzu.

Horretaz gain, gehienez, 48 orduko epean, LABORAL Kutxa-ko aditu bat zurekin harremanetan jarriko da testaren emaitzak zurekin egiaztatzeko eta lehiakortasuna irabazteko eta finantzaketa lortzea errazteko biderik onenak aztertzeko.

15 minutu bai? Hori da zure enpresaren etorkizuna aldatzeko eskatzen dizugun denbora. Ausartzen al zara? Sartu testean hemendik.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*