paises emergentes_banca para empresas

Suspertzen ari diren bost herrialde garrantzitsuenak, han inbertitzeko, enpresa txiki edo ertaina baldin bazara

internazionala

25 urtarrila, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

KOLONBIA

Erakargarritasun nagusiak:

– Inguruko beste herrialde batzuetara hedatzeko leku estrategikoan dago. Pazifikoko Aliantza sortu zuen.

– Egiturazko erreformak egin ditu, bere hazkunde-eredua lehiakorragoa izan dadin.

– Gerrillarekin bakea sinatu zenetik, atzerriko inbertitzaileek segurtasun handiagoa dute.

– Hazi egin da enplegu-sorkuntza

Zein sektoretan inbertitu

– Eraikuntzan,

– Garraio-azpiegituren kudeaketan

– Energian

– Ingurumenean

– Informazioaren teknologietan

– Telekomunikazioetan

BULGARIA (EB)

Erakargarritasun nagusiak:

– Zerga-legeria erakargarria du Europar Batasuneko herrialdeentzako (sozietateen gaineko zergak % 10eko tasa finkoa du).

– Herrialdean ezarri nahi duten enpresei laguntzeko agentzia publikoen sarea du.

– Lursailak erosteko abantailak eskaintzen ditu, gizarte segurantzako kostuetarako abantailak eta finantza-laguntzak.

– Lan-kostuak lehiakorrak dira, eta ­lan-esku prestatua dauka.

– Merkataritza-harreman bikainak Errusia iparraldearekin eta Turkia hegoaldearekin.

Zein sektoretan inbertitu

– Teknologikoan (aukera handiak ditu).

– Industrian (Europar Batasunak sektore hori modernizatzeko funtsak bideratzen ditu, eta makineria erosteko abantailak eskaintzen ditu).

IRAN

Erakargarritasun nagusiak:

– BPG hazkunde handiena duen inguruko herrialdea da, Ekialde Hurbileko bigarren ekonomia indartsuena duena.

– Azpiegiturak garatzeko fasean dago, 2016-2021 aldirako bosturteko planaren bitartez.

– Gure herrialdea bazkide estrategikoa da (zerga bikoizketa kentzeko aliantza sortu da. Iaz, 1.200 milioi eurokoak izan ziren gure herrialdearekiko elkartruke komertzialak).

– Aduanarik gabeko bi eremu ditu, eta askatasuna dute salgaiak sartzeko eta ateratzeko.

Zein sektoretan inbertitu

– Instalazio petrokimikoetan (Atzerriko enpresak erakartzen dituzte, eta azoka komertzialetara joatearen kostuak finantzatzen dituzte, bertako bazkideak aurkitzeko)

– Energia berriztagarrietan

– Uren tratamenduan

– Turismoan

BOLI KOSTA

Erakargarritasun nagusiak:

– 2011. urteaz geroztik, gobernu egonkorra du, hazkundearekin konprometituta dagoena

– Urte Anitzeko Garapen Planak martxan ditu 2020. urtera arte (44.500 milioi euroko aurrekontua zenbatesten da).

– Negozioak egiteko, ezinbestekoa da herrialdera bertara joatea, edo kontaktua gure herrialdera gonbidatzea.

Zein sektoretan inbertitu

– Azpiegituren eraikuntzan (garraioa, energia, ura eta saneamendua)

– Nekazaritzan

– Industrializazioan

– Turismoan

VIETNAM

Erakargarritasun nagusiak:

– Inbertsioa sustatzen ari dira, % 100 atzerriko kapitala duten enpresak ezartzeko

– Onura fiskal ugari dute, zonaren edo sektorearen arabera.

– Biztanleriaren hazkundea (biztanleen % 60 35 urtetik beherakoak dira)

– Merkataritza-hitzarmenak inguruko herrialdeekin

– Aurreikusten denez, 2018an sartuko da indarrean Europar Batasunarekiko merkataritza askeko tratatua

(Gaur egun dauden aduana-zerga handiak liberalizatuko dira).

Zein sektoretan inbertitu

– Industrian (nekazaritza eta abelazkuntzako mekanizazioa)

– Azpiegituretan (argindarra eta ura)

Informazio gehiago behar baduzu, kontsulta ezazu Espainiako Merkataritza Ganberaren webgunea; zure inbertsioak egin ditzakezun herrialdeei buruzko era guztietako datuak eta herrialde bakoitzaren exijentziak aurkituko dituzu webgune horretan.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*