Firma electronica_banca para empresas

Sinadura elektronikoari buruzko ohar batzuk

Interesgarria

30 urtarrila, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Pasadan urteko uztailean sartu zen indarrean sinadura elektronikoari buruzko espainiar araudi berria (25/2015 Legea, uztailaren 28koa), eIDAS Erregelamendu izenarekin ezagutzen den Europar Batasunaren 910/2014 Erregelamenduari egokitzeko; 2016an onetsi zen azken hori, eta era horretako ziurtagirietarako esparru komuna ezartzen du Europar Batasunean.

25/2015 Legeak Sinadura Elektronikorako dakartzan berritasunak:

Europar Batasuneko edozein estatuk homologatutako sinadura elektronikoko enpresak jardun dezake Europar Batasuna osatzen duten 28 herrialdeetan. Homogeneizatu egin da identifikazio elektronikoa, eta zenbait arau ezarri da Europar Batasuneko herrialde guztietarako komunak diren transakzio elektronikoekin lotutako konfiantzako zerbitzuetarako.

Data-orduen zigiluak eta markak ezartzen ditu, agiri elektronikoak eta erregistratutako entrega elektronikoko zerbitzuak edo posta elektroniko ziurtatuak, bai eta webguneen autentifikaziorako ziurtapen-zerbitzuak ere.

25/2015 Legearen helburuak Sinadura Elektronikorako:

– Online bidezko zerbitzu publiko eta pribatuen eraginkortasuna handitzea

Identifikazio elektronikoko agiria (eIDs) Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan erabiltzea, gobernu ezberdinen tramite telematikoetarako edo online bidezko tramiteetarako.

– Europar lurraldean merkataritza elektronikoa indartzea

Batasuneko kide diren herrialdeen arteko mugak ezabatzea. Herritarren identifikaziorako eta haien sinadura elektronikoen baliozkotasunerako sistemak egongo dira, eragiketak arindu eta kostu txikiagoa izango dutenak.

Sinadura elektronikoa hodeian eskaintzeko prest daude enpresak

Oraindik ez dakigu noiz jarriko den martxan Estatuan sinadura elektronikoa hodeian, nahiz eta enpresa asko dauden dagoeneko zerbitzu hori eskaintzeko prestatuta.

Ordura arte, bitarteko fisikoak erabili beharko dira. Estatu mailan, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala eta Polizia Nazionala dira ziurtapen-zerbitzuak eskaintzen dituztenak. EAE mailan, berriz, Izenpe, eta Katalunian, Administracio Oberta de Catalunya. Erakunde horiez gain, badaude sinadura elektronikoa eskaintzen duten homologatutako enpresa pribatuak ere.

Europako araudi berriarekin, ziurtagiri horiek ematen dituztenei auditoretzak egin beharko dizkie ebaluazioko organismo independente batek, 24 hilean behin. Enpresek eurek ordaindu beharko dituzte prozesu horrek sortzen dituen gastuak.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*