Consejos Start Up_banca para Empresas

7 aholku, zure startupa hil ez dadin

Finantziazioa

11 urtarrila, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

1. Sortu beharra merkatuan

Sortzen diren produktuek edo zerbitzuek ez dute beti merkatuko behar bat ase beharrik. Steve Jobsek, tableta aurkeztu zuenean, produktu horrek ez zion eskari bati erantzuten, Apple izan zen behar hori sortu zuena. Beraz, behar bat asetzera ez bazatoz, asma ezazu nola sortu behar hori.

2. Kontrolatu ondo diru-zaintza

Star up batzuk hiltzen dira, finantzazio batzuk itxi dituzten arren, ez dituztelako ondo kudeatzen gastuak eta diru-sarrerak. Areagotu funtsak enpresaren beharraren arabera, hau da, hazten doan heinean, eta aurreikus itzazu behar horiek aldez aurretik. Finantzazioak denbora behar du.

3. Erabili marketina zentzuz

Gaur egun, marketinerako aukera ugari eskaintzen du Google-ek. Hala ere, beharrezkoa da programen bitartez egiten diren ekintzen gaineko kontrola egitea, ikusi ahal izateko zein den eraginkorrenak, zeinek ez duen funtzionatzen… Ohiko Excel orriaz gain, badaude emaitzak neurtzeko beste eredu batzuk ere, horietako batzuk start upek sortutakoak ere bai.

4. Landu ezazu inbertitzaileen eta sortzaileen arteko harremana

Normalean, lagun bat eta lau lagunen arteko talde batek sortzen du start up bat. Ideia garatzen dute, denbora asko inbertitzen dute eta, kasu batzuetan, baita dirua ere. Ondoren, finantzaketa-erronda irekitzen da, eta hor agertzen dira inbertitzaileak. Kasuen % 13an arazoak sortzen dira inbertitzaileen eta sortzaileen interesen artean. Logikoa denez, dirua inbertitzen duenak eskariak exijitzen ditu; horregatik, garrantzitsua da negoziatzen ikastea. Sortzaile-kideen artean ere sortu ohi dira gatazkak. Funtsezkoa da etengabeko elkarrizketa, bai eta Bazkideen Itun on bat sinatzea ere.

5. Neurtu ondo prezioa, eta aztertu zure lehiakideak

Aztertu merkatua, ikertu zure produktu edo zerbitzuaren truke zenbat ordaintzeko prest dagoen eta, are, ordaintzeko prest dagoen.  Ez ezazu ahaztu prezioa ez dela izan behar zure gastuen araberakoa, ezta lortu nahi duzun etekinaren araberakoa ere, bezeroa ordaintzeko prest dagoenaren araberakoa baizik.

6. Osatu diziplina anitzeko lantaldea

Start up bat sortzen denean, askotan sortzaileak ikasketa berberak egindakoak izaten dira, eta profil bera izan ohi dute. Hori horrela bada ere, garrantzitsua da bakoitzak bere eginkizunak ondo definituta izatea: komunikazioa eta marketina, arlo komertziala, diru-zaintza, diseinua…

7. Izan zaitez saiatua

Pertseberantzia, grina eta konpromisoa hiru balio garrantzitsu dira start up bat sortzerakoan. Esfortzu handia, denbora asko eta, are, itxoite-aldi bat behar da emaitzak ikusten hasteko, ez baita beti erraza izaten. Pentsa ezazu, lortzen ez baduzu ere, bigarren esperientzia baterako ikasten ari zarela, eta bizi izaten ari zarena ez duzula ezein masterretan ikasiko.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*