RSE_Banca para Empresas

Enpresa arduratsuaren memoria: EGEaren alde apustu egiten jarraitzen dugu

Ekonomia soziala, Interesgarria

12 uztaila, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

2005az geroztik, LABORAL Kutxan urtero argitaratzen dugu Enpresen Gizarte Erantzukizunaren gaineko Memoria (EGE). Bertan, gure jardueran erabat ekonomikoak ez diren alderdiei buruzko informazioa ematen dugu; hala nola, gizartearekiko eta ingurumenarekiko dugun konpromisoa. 2017ko ekitaldiari dagokion Memoria argitaratu berria dugu.

LABORAL Kutxan, kreditu-kooperatiba izanik, garrantzi handia ematen diogu gure gizartean sortzen dugun inpaktuari. Gure ustez, lortzen ditugun helburuak bezain garrantzitsua da horietara heltzeko modua.

2017ko Memorian bereziki honako alderdi hauek nabarmendu behar ditugu:

  • Gure ondasunen %25a gizartearentzat erabili dugu (interes ekonomiko eta sozialeko proiektuen finantzaketa, prestakuntza, enplegua sortzea,…).
  • Inbertsioak ekoeraginkortasunean. Arrasateko zerbitzu zentraleko eraikinen klimatizazioa geotermiako instalazio batek egiten du, eta bero-eskaera handiagoko unetarako biomasako beste instalazio bat dago.

Horrez gain, gure bulegoen berrikuntza guztietan, azken teknologiak erabiltzen ditugu kontsumo energetikoak murrizte aldera: isolamenduak, LED argiztapena,…

  • Aurrerapenak Gizarte Erantzukizunean oinarritutako Inbertsioan (ISA, Inbertsio Sozialki Arduratsua); ingurune-iragazkiak, iragazki sozialak eta gobernu korporatiboarenak kapitalen fluxuetan aplikatzen ahalegintzen da.
  • Aurrerapena gure karbono-aztarnaren kalkuluan eta murrizketan (Co2 isurpenak).
  • LABORAL Kutxak Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) lortzen laguntzeko egiten duen jardueraren analisia.
  • 2016ko Memoriaren laburpena 000 bezerori jakinarazteko burutzen dugun prozesuari buruzko informazioa.
  • Aurrerapenak hornitzaileen proiektuan; proiektuaren helburua da, beste hobekuntza batzuen artean, erantzukizun sozialeko gutxieneko irizpideak ezartzea, gure enpresa hornitzaileekiko erlaziorako.
  • LABORAL Kutxaren EGE Batzordea berritzea eta indartzea, erakundeak iraunkortasun-alderdietan aurrera egiteko duen konpromisoa erakuste aldera.

Gure web gunean aurki ditzakezu Memoria osoa zein horren laburpena, guri garrantzitsuena iruditzen zaigun informazioarekin.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*