Buber Sarien irabazleak ezagutu ziren atzo Bilboko EITBren egoitzan

Buber Sarien irabazleak ezagutu ziren atzo Bilboko EITBren egoitzan

2 min.

Buber Sarien irabazleak ezagutu ziren atzo Bilboko EITBren egoitzan

Internet & Euskadi Buber Sarien 12. edizioa ospatu zen atzo Bilboko EiTBren egoitzan non aurtengo webgune eta blog garaileak zeintzuk diren jakiteko sari-banaketa gala ospatu zen. Guztira 105 hautagai aurkeztu ziren kategoria bakoitzeko eta ekitaldiaren protagonista eitb.eus-en jendaurreko aurkezpena izan zen.

[caption id="attachment_5537" align="alignright" width="300"]Oscar Muguerza Buber Sariak 2014 Oscar Muguerza-ren parte-hartzea Buber Sarietan. Iturria: @Grupo_ATE[/caption]

LABORAL Kutxak eta beste kolaboratzaile batzuekin batera, Euskadin azken urte honetan izan den gertakari teknologiko esanguratsuenetako lehiaketa babestu du.

Luxuzko bi hizlarik eman zioten hasiera galari. Batetik, Josu Waliño Domeinuak .eus-eko zuzendaria, .eus domeinuaren nondik norakoak azalduko zituena. Eta bestetik, Alex Gibelalde gipuzkoarra, Twitter sare sozialeko "Head of marketing Spain" konpainiari buruz hitz egin zuena.

Hauek dira atzo gabean, 2014ko azaroaren 27an, EITB Multibox Auditorium, Bilbon jakinarazi ziren maila bakoitzeko irabazleak:

- Euskara ondoen sustatzen duen weba edo aplikazioa:

www.baieuskarari.eus

- Software librea ondoen sustatzen duen weba edo aplikazioa:

www.erlerobotics.com

- Gastronomia eta turismoa proiektua:

www.nekatur.net

- Herritarren parte-hartzea proiektua:

www.txapeldunak.com

- Nekazaritza, makina erreminten sektorea proiektua:

www.llevamealhuerto.com

- Berrikuntza proiektua:

www.poyorock.es

- Merkataritza proiektua:

www.dastatu.es

- Nazioartekotzea edo enpresa proiektua:

www.factorco2.com

- Elkartasun-proiektua

www.avifes.org

- Ohorezko Saria

Mikel Agirregabiria

Internet & Euskadi, txapelketa antolatzen duen elkartea, 2003an sortu zen hiritarren interes orokorrak defendatzeko Informazio Gizartearen arloan eta gaur egun urtero ospatzen den ekitaldi oso ospetsua bilakatu izan da.

Zorionak berriz ere parte hartu duten enpresek, profesionalek eta ekintzaileek Internetekin lotutako proiektu teknologiko berritzaileak aurrera ateratzeko egiten duten ahaleginagatik eta gainontzeko irabazle guztiei!

Datorren urterarte!


¿Cuál es tu reacción?